86. iruzkina, 2002ko apirilaren 1a

      Irak: Potentzia handiak nola itotzen diren

      Ikuspuntu geopolitikotik George W. Bush astazakil bat da: belatze talde txar baten gomendioek erabaki bat hartzera behartu dute, Iraken inbasioa. Egindakoari ezin dio ezetzik esan eta dudarik gabe ondorio txarrak izango ditu guztiontzat, lehenik eta behin Ameriketako Estatu Batuentzat. Ezinbestean hortik politikoki zaurituta aterako dira eta egindakoa ezin izanen dute desegin ziurrenera. Egun Estatu Batuek munduan duten boterea jada kolokan dago eta ekintza honekin lur jo dezake. Bestetik ekintza honek Israelgo estatuaren akabera ere ekar dezake belatze israeldarren eromen suizidari garra emanez. Munduan, nola ez, ondorio ezkor hauekin poz daitekeen asko egon daiteke; prozesu honetan beste arazo handi bat egon daiteke, Bushek aurretik bizitza asko eramango dituen gerra bat jarriko du abian eta orain arte ezagutu ez den ezegonkortasun maila batera eramango du mundu arabe-islamiarra. Agian arma nuklearrak erabiltzeko aukera ere aztertuko da eta erabili ondoren ezin izanen da zilegi ez denik esan. Nola hasi gara etenik ez duen soka honekin jolasean?

      Iraken aurkako ekintza militar bat razionalki ziurra da, ez diogu galdetu behar gure buruari jada "gertatuko ote den" baizik eta noiz gertatuko den. Zergatik ari da hau gertatzen? AEBetako gobernuko eledunari galdetuz gero, hark erantzungo digu, Irak Nazio Batuen erabakiak errefusatzen ari dela eta mundu osoarentzat oro har berebiziko arriskua dela, eta zehatzago agian Estatu Batuentzat.

      Ekintza militarraren inguruko azalpenak ez gaitu batere komentzitzen eta ezin da batere serio hartu. ONU eta beste nazioarteko erakundeen erabakiei muzin egitea oso eguneroko gauza izan da azken 50 urteotan. Ez dut inorekin oroitu behar Nikaraguan egindakoaz, Estatu Batuek ez zutela nazioarteko epaimahai batean aurkeztu nahi ere izan, izan ere epaimahai honek bertan egindakoa salatu baitzuen. Bush presidenteak bere aldetik zera baieztatu du, Estatu Batuen interesen aurkakoa dela pentsatzen duen akordio bat ere ez duela beteko. Israel bera ere nazio Batuen erabakiei muzin egiten aritu da azken 30 urte hauetan , eta iruzkin hau idazten dudan une honetan bertan ere horixe egiten ari da; aldi berean, beste Nazio Batuetako kide batzuen espedientea ere ezin esan askoz hobea denik. Honela ba Saddam Husseinek ONUren erabaki irmoei muzin egin nahi izan badio, zer berrikuntza ekarri du horrek?

      Akaso Saddam Hussein norbaitentzat mehatxu larria al da ba? 1990eko abuztuan, Irakek Kuwaiteko lurrak bere egin zituen. Ekintza hori behintzat mehatxu esanguratsu bat izan zen. Erantzuna berriz, Golkoko Gerra deitutakoa izan zen. Gerra horretan Estatu Batuek Irakiarrak bidali egin zituzten Kuwaitetik eta badirudi horrekin asebete zela. Saddan Hussein boterean gelditu zen. ONUk erabaki batzuk hartu zituen eta esaterako Iraki arma nuklear, bakteriologiko eta kimikoak erabiltzea debekatu zitzaion eta horixe betetzen zela baieztatzeko ikuskariak bidali zituzten. ONUk Iraki zenbait arlotan ondasunak bahitu zizkion. Ordutik hona pasa berri den hamarkadan guk dakigunez berez, egoera aldatu egin da. ONUk Iraken gainean ezarritako murrizketak nabarmenki moteldu edo ahuldu dira, baina ez erabat.

      2002ko martxoaren 28an Irakek eta Kuwaitek akordio bat sinatu dute. Akordio horretan Irakek Kuwaiten subiranotasuna errespetatzeko konpromezua hartu du. Kuwaiteko kanpo harremanetarako ministroak, Sabah al-Ahmad Al-Sabahek, zera baieztatu du, egun bere herria "%100ean ados" dagoela. Kazetari batek akordioaren baldintza bakoitzarekin ados dagoen edo ez galdetu zion eta erantzuna honakoa izan zen: "nik neuk idatzi ditut". Estatu Batuetako eleduna aldiz, ez zegoen hain gustura eta ez zen hain baikor azaltzen. Estatu Batuek ez dute beren bidean etenik egiteko inolako asmorik Kuwait "ase" delako.

      Belatze estatubatuarrek uste dute -aurreko iruzkin batean idatzi nuen bezalaxe- indarkeria erabiltze hutsarekin (kontuan edukitzeko indarkeria) inongo zalantzarik gabe Estatu Batuek lehen zuten hegemonia lortzen ahalko dutela berriro mundu-sistema honetan. 1945ean horixe gertatu zen eta Estatu Batuak lehenengo potentzia hegemoniko bilakatu ziren. Baina indarkeria horren erabilera hegemonia hori maldan behera ikusi denean, haien indarraren adierazle bat izan beharrean indar erabiltzailearen ahuldadea azalera atera baino ez du egiten. Argi dago egun, AEBk Irakeko lurrez jabetzea ez duela inork babesten. Ezta estatu arabe batek ere, ez Turkiak, Iran edo Pakistanek, ezta europar herri bakar batek ere.

      Hala eta guztiz ere salbuespen handi bat dago: Britainia handia, edo zehatzago esatearren Tony Blair. Dena dela azken honek bi arazo ditu muturraren aurrean: batetik alderdi laboristan errebolta nabari bat dago eta bestalde eta okerragoa dena, The Observer aldizkariak zioena martxoaren 17an; "Britainiar agintari militarrek, pasa den gauean Tony Blair ohartarazi dute oso serioski. Iraken aurkako edozein gerra galbiderako izanen da, hau da, hildako asko izanen dira eta irabazi politiko gutxi lortu". Ezin dut sinetsi Estatu Batuetako agintari militarrek beste balorazio ezberdin bat egiten dutenik; akaso ez dira ausartzen Bush presidenteari honela zuzenean esaten. Kenneth Pollack, Clintonen Segurtasun Kontseiluan Irakeko aferetarako jakitun denak, 200 eta 300.000 soldadu estatu batuar bidali beharko dela esaten du. Agian Arabia Saudiko edo Kuwaiteko baseetatik eta beste batzuk gehiago Irakeko iparraldeko kurduak defendatzeko. Soldadu horiek Turkiatik barrea edo Turkia bertatik ailegatuko lirateke

      Badirudi, Estatu Batuek bere "aliatu" guztiak sasi behartu nahi dituela bide honetan jarraitzera. Sharonek Ramalah okupatu zuenetik, base saudiarrak erabiltzeko aukera urruna (edo gutxienez Kuwaitiarrak), gero eta murritzagoa da, desagertu ez bada. Bistakoa da Turkiak ez dituela Irakeko kurduak defendatu nahi, ondorio nagusia Turkiako mugimendu kurdua indartzea izanen litzatekeelako. Eta zehazki azken hori, geldiarazten saiatuko da kosta ala kosta turkiar gobernua. Israeli dagokionez, Sharon prest dago ahalik eta epe laburrenean Gaza eta Cisjordania bereganatzeko eta ahal duen heinean palestinar autoritatea desagertarazteko; lan horretan Bushek %99an babesten du.

      Horrela bada, zalantzarik gabe indarrez sartuko dira, zaila izango da ezinezkoa ez esateagatik irabaztea, hildako asko izango dira (estatubatuarrak gehienbat) eta azkenean Estatu Batuen ia atzeratze bat (erretirada bat). Vietnamen 2. atala izan daiteke hori. Inork ezin al du hori ikusi Bushen administrazioan? Batzuek bai agian baina horiek ez dute garrantziarik. Zergatik? Bush berak sortu duen ataza askatzerik ez dagoelako. Iraken aurkako indarrez hartzeko saiakerarekin jarraitzen badu, lur jokodu, Lyndon Jonshonen moduan, edo Richard Nixon bezalaxe behititua izanen da. Estatu Batuen porrotak, azkenean europarrei europar izatearen balioa emanen die, ez atlantiar izatearen balioa. Gauzak honela, zergatik egin? Bushek populazioari zin egin ziolako. "Terrorismoaren aurkako gudari ekinen diogu eta zalantzarik gabe irabazi eginen dugu", zin egin zuelako.

      Orain artekoan lortu duen guztia talibanen porrota izan da. Ez du Ben Laden harrapatzea lortu. Pakistan nahasirik dago. Arabia Saudi amore ematen ari da. Iraken indarrez sartzen ez bada, ridikulua eginen du eta horixe da gehien axola zaiona, bozkatzen ahal duten begietarako noski. Eta hori da, oso modu zalantzagarrietan, esaten ari direna barne politikarako arduradunak. Bushek duen babes izugarri handi hori "gerrako presidente" batena da. Bakerako presidente batean bilakatu orduko, arazo larriak izanen ditu, eta batez ere egindako gerra promesa horiek bete ez dituenean.

      Honela ba, ez du beste aukerarik; Irak inbadituko du eta gu guztiok ondorioak larrutik ordaindu beharko ditugu.

      Immanuel Wallerstein (2002ko apirilaren 1a)


      © Immanuel Wallerstein 1998, 1999, 2000, 2001.

      Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).